Rolando Toro Araneda psikologo eta antropologo txiletarrak 60. hamarkadaren erdialdetik aurrera, ospitale bateko gaixo psikikoekin antropologia klinikoaren esparruan eta musikaren bidezko ikerketa burutu zuen. Rolando musikaren ahalmen deflagratzaileaz jabetu zen, gorputzek estimulu horien aurrean duten irazkortasunaz, eta diziplina berri baten hasiera izan zen. Orduan, inork ezin zezakeen pentsatu berrogei urte eta gero milaka pertsonen bizimoduak eraldatuko zituen proposamen hark mundu osoan izango zuen oihartzuna, ezta Rolando berak ere. Rolando Torok 2010eko otsailean utzi zuen mundu hau, izarrekin betiereko dantzaldia hasiz.
“Bizitzaren dantza” moduan definitzen da Biodantza. Bere izena, zientzia alor anitzetako elaborazio zabal batetik hartzen du, eta berrogei urteetan zehar mediku, zientifiko, filosofo eta artista ugarik eginiko etengabeko ikerketei esker, berezko eredu teorikoa daukala esan daiteke. Ez da kontzeptu esoterikoetan oinarritzen, eta egun giza eta bizitzaren zientzien hedapena moduan ulertzen da. Biologia, psikologia, antropologia, soziologia, mitologia, artea eta musikaren ezagutzak jasotzen ditu irakasleak bere formazio prozesuan. Gizakia gauza guztien muina denaren ustea baztertu eta bizitza bera unibertsoaren motor moduan hartzen du.
Musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragitea da bere teknika. Taldean egonez elkartze egoerak sorrarazten dira, hala, konfiantzazko giroa sortu eta modu afektibo, espontaneo eta sortzailean euren arteko erlazioak bizi ditzakete parte hartzaileek. Biodantzak asteroko praktika eduki dezake –taldean– baina tailer trinkoak ere egin daitezke asteburuetan. Parte hartze jarraitua eskatzen du, eta hiru maila ditu: hastapen, sakontze eta bizipenaren erradikalizazio tailerrak. Halere, ondorio eta onurak modu erregulatuan nabaritzen dira.
Biodantzan, diziplinaren luzapen edo aplikazioak ere badaude. Luzapenak gai espezifikoekin osatutako metodologia eta dantzak bait dira. Adibidez Biodantza eta lau elementu. Edo medioarekin ikusirik dutenak–uretako biodantza, biodantza naturan–, osasunarekin –biodantza klinikoa–, zein fobia edo beldurrak gainditzearekin –Minotauro proiektua– dute lotura. Eta aplikazioak gizartearen sektore zehatzei zuzendutakoak: orientazio geriatrikoarekin, droga menpekotasuna, nerabe edo haurrentzat moldatutako biodantza.
Zenbait ariketek gure nerbio–sistema sinpatikoan eragiten dute. Hala, gure lanerako gaitasuna, barneko indarra eta inguruneari ematen diogun erantzuna optimizatu egiten dira, geure beldur existentzialak, larritasunak eta gizarte–fobiak urrituz. Beste ariketa batzuek nerbio–sistema parasinpatikoan dute eragina eta erlaxazio, atseden, elikadura, plazer eta estresik ez edukitzeko gaitasunean eragiten dute. Eredu teorikoaren barruan, bizipenaren lerroa erabiltzen du, benetan garrantzitsua eta aldi berean berritzailea dena. Hala, garapen eta sustapenaren bidez, lo zeuden ahalmenak esnatuko dira.
Biodantzak maila molekularrean dauka inplikazioa, eta Rolandok psikismo zelularraren kontzeptua garatu zuen, bizirik dagoen organismoari eta bereziki zelulei, bizi inkontziente estatusa emanez.
Ahalmen hauek esnatzea, hots, lo dagoen kontzientzia hori askatzea da biodantzak bilatzen duena. Gizon eta emakumeok bizipen ezberdinetan ditugun espresio, integrazio eta garapenari mesede egiten dio. bizitasuna, kreatibitatea, sexualitatea, afektibitatea eta transzendentzia dira sustatzen diren bost arloak, eta Bizitza babesten duten sen ezberdinekin konektatzen dira.
Diziplina hau lortzen dituen eraginak asko dira, beste batzuen artean, hauexek dira. Pertsonen eta naturaren artean galduta dagoen batasuna berreskuratzea, integrazio afektiboa deitzen zaio. Berritze organikoa ematen da, autoerregulazio organikoa ematen delako. Trantze bidezko egoera berezien bidez, zelulen eta funtzio biologikoen suspertzea ematen da, estresa txikituz, esaterako. Bizitzaren berezko funtzioak berriz ikasten dira, sentsibilitate eta kontsientzia zabalagoa lortuz, eta haien bitartez berriz ere bizitzea. Daramagun bizimoduak koherentzia eduki behar du bizitzaren jatorrizko inpultsoekin, berez instintoak biodantzaren oinarrien lehentasunen artean kokatzen dira bereziki.
Gaur egun Brasileko zenbait unibertsitatetan, psikologiako karreran hautazko ikasgaia da eta mundu osoan zehar hedatu den diziplina; horren erakusgarri, mila irakasletik gora daudela da. Europan, Italian dauka jarraitzaile gehien, bertan aritu baitzen Rolando zenbait urtez diziplina lantzen. Espainian Biodantzaren Nazioarteko Fundazioan titulua eskuratutako 80 irakasle dabiltza
Enpresa, erakunde eta antolakuntza arloan interbentzio sistemikoak jorratzeko aplikazioak ere garatu dira. Egun, zenbait zientzia eta medikuntza aditu ezagunek, biodantzak pertsonen osasunaren eta modalitate hau praktikatzen dutenek hobera egitearen arteko erlazioa bermatzen dute.
Berez, biodanza Orain-eko arduradunak bi formakuntza jorratu ditu arlo honetan. Bata Brasildar espezialista batekin, Suely carvalho, biodantzako didakta, pedagogoa, teologoa eta SBOko aitzindaria, hogeita hamar urtetik gorako esperientzia duena, hainbat erakundetan aplikatzen. Bigarrena, Txileko Santiagoko Biodantza Eskolako zuzendari Fernanda Morixe txiletarrarekin, Consulting-eko ABC Internacional programan aritzen dena formadore bezala coach senior moduan.
Maialen Araolaza irakasle eta ikertzaileak "Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan" izeneko doktore tesian jasotako ondorioak izan ditu hizpide, Dantzan Ikasi programaren barruan streaming bide emandako hitzaldian.